Nire Esther Williams eta Warholak (Making of Serendipia)

Sortzaileontzat gehienetan film baten sortze prosezua da azken emaitza baina interesgarriago. Bidean aurkitzen dituzun bide berriak, lankideekin partekatzen dituzun zalantza eta otorduak, lankideen ideia zaparradak. Dokumentazio lana, artxibo bilaketa, murgildu zaren gaiaren inguruko irakurketak... Infinitoa da.  Gaurko Berrian Iñigo Astizen artikulu batean irakurri dut, zeharka bada ere, honen inguruko Warholen gogoeta bat:

«Esther Williamsen pelikula zahar bat ikusten dudanean, eta ehun neskak, ilaran, igerilekura jauzi egiten dutenean, beti pentsatzen dut nolakoak izango ote ziren entseguak eta zenbat hartualdi egongo diren, akaso, une egokian jauzi egiteko adorerik bildu ez duen neska batekin, eta orduan gogoratzen naiz neska hori tranpolinean erakusten duen ebakitako hartualdiarekin. Eta, hortaz, nola bilakatu zen hartualdi hori soberakin bat muntatze gelako lurrean —ebaki bat— eta seguruenik une hartan neska bera ere nola pasatu zen soberakin bat izatera —beharbada, kaleratu egingo zutelako—, eta perfektu joan zen benetako eszena baino askoz ere dibertigarriagoa iruditzen zait eszena oso hori, zeinean jauzi egin ez zuen neska hori baita moztutako pelikula horretako izarra».

Serendipia filmaren rodajeko argazki hauetan, nire Esther Williams eta Warholak daude.



































Comentarios

Entradas populares