Huhezinemak hamabost!!!
Poz handia ematen dit 15. Huhezinema jaialdiaren edizioa prestatzen egotea berriz ere... Egitasmoa hau hona iritsi izana mirari hutsa da eta... Miraria eta lana noski, jende asko inplikatuta egon da urte hauetan... Eta pandemiaren eraginez azken bi ediziotan online formatua (2020) eta hibridoa (2021) arrakastaz egin ondoren, nork daki nolakoa izango den 2022ko martxoan egingo dugun edizio berria... Argi dagoen bakarra da, izango dela eta dagoeneko ikasle talde berri batekin lanean nagoela horri begira...
Aurten berrikuntza interesgarriak datoz... Kresala Zineklubarekin batera K-Saria banatuko dugu lehen aldiz eta Bideoklipen Sail berri bat estreinatuko dugu hiru sari banatuz. Musika, zinema eta beste edozein adierazpen kultural bezala, astindua izanda azken bi urtetan eta musikari eta zinemaren soinu bandari bere osonatusenean arreta berrezia eskeiniko diogu edizio berri honetan, Soinu Onenari ere sariak emanez.
2021eko edizio hibridoaren bideo laburpena:
Comentarios
Publicar un comentario