Urrezko Antzarra Serendipia filmarentzat
Lekeitioko 44. Euskal Zine Bileran aurkeztu dugu Serendipia filma eta sariarekin etorri gara bueltan. Izaskun Arandia ekoizleak, Iratxe Fresneda zinemagileak eta Ane Pikaza aktoreak osatu dute epaimahaia eta film onenaren saria gure Serendipia filmari ematea erabaki dute “zinemagintzaren mekanismoa koherentzia osoz praktikan ipini duelako, eta pelikula ariketa formal on bat delako bere osotasunean”.
Ezusteko ederra!! Oso pozik gaude lantalde guztiak egin duena lanak errekonozimendu hau jaso duelako hain berezia den Lekeitioko urteroko hitzorduan. Serendipia hitzaren esanahia zera da, ezusteko aurkikuntza bat, eta horixe da Lekeitiora egin dugun bisitan gertatutakoa. Urteroko euskal zinemagileen topagunera joan gara sari banakaeta ekitaldiaren ondoren egiten den luntxaz disfrutatzeko asmoarekin eta lagunak ikusteko asmoz. Hori zen asmoa, baina pandemia dela eta, luntxa bertan behera utzi behar izan dute azken unean eta horren ordez enbata ikusgarri bat eta Urrezko Antzarra suertatu zaizkit bidean.
Ezustekoaren lilura / Fascinación por lo inesperado / The fascination of the unexpected
Comentarios
Publicar un comentario