Foto Laso, zinema herrikoi eta amateurra


Trailer FOTO LASO from iban del campo on Vimeo.

Bi urte dela hasi nintzen proiektu honetan murgiltzen... Glittering Misfits filmean New Yorkeko artista familia baten abenturetan murgilduta egon ondoren, sorterrira egin dut bidaia oraingoan... Laso argazki dendako jabeak filmatzen zituen herriko irudien bitartez nire iraganera bidaia... Nire lehen argazki analogikoen karreteak Foto Laso dendan errebelatzen nituen nik gaztetan... Ez nekiena zen argazkilari profesioanala zen Perdo Sologaistoa hura zinegile amateurra zela aldi berean eta kriston altxorra jasoko nuela film bat editatzeko urte batzuk beranduago, Arrasate Zientzia Elkartearen eskutik.

Trailerra ikus daiteke oraingoz. Asmoa da ekainean proiekzio publiko bat egitea Arrasaten baina denok dakigun bezala 2020ko agendak ez dira oso fidagarriak... Ikusiko dugu.

Hemen Goienan, Noticias eta Diario Vascon filmaren aurkezpenari buruzkoak.

Egun hauetan aurkitu det det hain zuzen zinema amateurrari buruzko Private Lives Public Spaces erakusketa bat ireki zutela New Yorkeko MOMA museo entsutetzuan 2019ko urrian. Museoa itxita dago egunotan, baina online kontsultatu daiteke material ugari. Lehen aldiz arte garaikidearen errefrentzia den musoeak zinema amateurrean jarri du arreta, zinemaren historian zinema familiar eta amateurrak duen garrantzia adieraziz.

Comentarios

Entradas populares