Zazpiterdi, irudia eszenan
Pasa den astean, Dejabu panpin laborategiko lagunek ikastaro trinko berezi bat antolatu zuten, eszenan zuzeneko bideo proiekzioak nola erabiltzearen ingurukoa. Primeran etorri zitzaidan, martxorako zuzeneko emanaldi baterako bideo proiekzio batzuk prestatzen ari naizelako. Lehen aldia izango da niretzat, eta lehen aldiak beti dira zirraragarri... Video jockey edo VJ lanetan hasteko irrikan!!!!
Gainera ikastaroa Zazpi t'erdi-ko lagunen esku egon da. Gaur egungo panorama bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan da, eta zuzeneko irudiak emateko aukera desberdinen ideia zaparrada ederra izan genuen Zazpiterdikoekin. Aurretik grabatutako irudiak proiektatu, zuzeneko grabaketak tartekatu, mapping bidezko emanaldi sofistikatuagoak....
Hau guztiaren digestioa egiten ari nintzela aspaldi Donostian ikusi nuen ikuskizun bat etorri zitzaidan bururua, La Fura dels Baus-ek Belodromoan eskaini zuen MTM showa... Orduan txundituta geratu nintzen zuzenean ikusitakoarekin, eta oraindik ere ikusgarria da eta oso berezia zuzenean egiten zuten bideoaren erabilpena. Laburpen bideo hau aurkitu det sarean.
Zazpiterdikoekin ikusitako hainbat adibide jartzen ditut hemen. Ikusi eta gozatu!
CENC - Mapping Festival 2011 from mappingfestival on Vimeo.
Projection mapping live performance art - The Alchemy of Light by a dandypunk from a dandypunk on Vimeo.
Reflexus short clip from eloi maduell on Vimeo.

Comentarios
Publicar un comentario