Lucio & The Dog
(Antzeko-parecido 5)
Pasa den asteburuan "The Dog" dokumentala ikusteko aukera izan nuen. Pertsonaia erreal eta errepikaezin horietako baten inguruan egindako filme harrigarria. "The Dog" ezizenaz ezagutzen zen John Wojtowicz. Historian pasarte bat izateko bere marka, Manhattaneko banku bat lapurtzea bere bikotearen sexu aldaketa operazioa ordaindu ahal izateko. Robin Hood erromantiko bat, esan genezake. Eta filma ikustean behin eta berriz akordatzen nintzen "Lucio" anarkistaz, Goenaga eta Arregik zuzendutako lan bikainaren protagonistaz. Programa bikoitz bitxia emango luke bi filme hauek batera proiektatzea. Eta saio bikoitz hori borobiltzeko, Sidney Lumetek 1975ean zuzendutako "Dog day Afternoon". Al Pacinok haragitu zuen filme horretan John Wojtowicz-en balentria.
Lucio Urtubia eta John Wojtowicz. Bika ala biak banku lapurrak. Biak ala biak filme baten protagonistak, filme baten inspirazio iturri. Wojtowicz-en kasuan lehenbizi fikziozko filma egin zuten eta ia 40 urte beranduago dokumentala aurkeztu berri dute. Lucio-ren kasuan dokumentalarekin hasi ziren 2007an. Fikziozko Lucio noiz etorriko ote da? Bien bitartean, "The Dog" ikustea gomendatzen dizuet.
Bi filme hauen kartelak ikusita ere agerian geratzen da beraien arteko antzeko-parecidoa. Tal para cual.

Comentarios
Publicar un comentario