Merienda (halla la trama)
"Las damas trabajan, cavan, graban, calcan y
cantan. La dama blanca calca la farsa.
La dama callada trabaja la casa, halla la trama. La dama macabra graba, arma parranda al cantar, saca al alba las trampas. Mañana nada habrá acá".
Testu monosilabiko honen antzeko zerbait abesten dute Todos mienten filmeko protagonistek, joan den astean Artelekun gonbidatua izan zen Matías Piñeiro zine zuzendari argentinarraren filma. Bi eguneko bisita egin zuen Piñeirok Leire Apellanizek koordinatutako saioetan. Todos mienten izan zen ikusi ahal izan nuen film bakarra eta disfrutatu nuen niretzat ezezaguna zen egile honen lanarekin. 10.000 euroko aurrekontuarekin egindako lana, aurreko filmak emandako sariekin finantzatutakoa, produkzio sitema bitxia, lagun artean egindako zinema baina nazioarteko banaketa izan duena.
Filmaren trailerrak ez du pista gehiegirik ematen filmaren edukiaz, ikusi bestela. Agian testu monosilabiko horretan dago erantzuna.
Gonbiatuak hilero behin eta asteazkenero, Artelekun, elkartzen hasi gara MERIENDA izeneko programazio talde kolektiboa, filmak ikusteko tapadera erabiliz, meriendak egiteko. Gaur bertan, Pablo Llorcaren Recoletos arriba y abajo (2012) ikusiko dugu meriendak uzten badigu.

Comentarios
Publicar un comentario