Cortazar bizirik

Hilen artetik berpiztu direnen ospetsuen zerrendari Julio Cortázar idazlea gehitu behar zaio, Elvis Presley Rock and Rollaren erregearen baimenarekin.
Pasa den igandean gogorarazi zigun Harkaitz Canok hilobiaz haraindiko panteoian CORTÁZAR letra larriz zizelkatuta dagoela. Kronopioen asmatzailearen meritoa hurrengo iragarkian dago:



Iragarkiak iskanbila bizia piztu zuen idazlearen jarraitzaileen artean. Gehienek astakeritzat hartu zuten kotxe bat saltzeko idazlearen hitzak (eta ahotsa!) erabiltzea: Esto ya es el colmo del capitalismo consumista y materialista. ¿Utilizar al gran Cortázar para vendernos algo? ¿¿A dónde vamos a llegar?? Esto no habría ocurrido si Julio estuviera vivo. No entiendo cómo se ha permitido. ¡¡Que asco da!!

Canoren ikuspuntua erabat kontrakoa dela argi ta garbi utzi zigun igandean Morgan Jatetxean egindako saio berezian. Zinema eta ikus-entzunezko Canoren pieza kuttunen zerrenda hortan, idazle eta idazmakinekin zerikusia zutenen artean jarri zigun Cortazarren iragarki kronopioa. Canoren ustez, Cortazar beraren ahotsa iragarki baten bitartez lurrazpitik berpiztu eta milioika ikus-entzuleengana iristea sekulako garaipena da. Kultura mailan izan den espiritismo saio arrakastatsuenetakoa. Who owns who? iragarkiaren leloan egon liteke arrastoren bat. Erlojua da erlojuaren jabearen jabe? Kotxea da gidariaren jabe? Cortazar da ikuslearen jabe? Egin apustu!

Comentarios

  1. Ona!
    Ezin izan nuen joan... Pena!
    zein beste ikus-entzunezko pieza kuttun aipatu zituen Canok?
    Mila esker!
    Bertol

    ResponderEliminar
  2. Felliniren 8 1/2ren haserako ataskoarekin abiatu eta Wayne Wang eta Paul Austerren Smoke filmaren amaierarekin bukatu zen saioa. Bidean Naked Lunch eta Marx anaiak ere agertu ziren. Ez dago gaizki igande arratsale baterako...

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares