Bost urte laburrean
Huhezinemak bost edizio beteko zituela ez genukeen ezta amestu ere egingo proiektu honen hasieran. Baina bost urte hauen laburpen bideoa egiterakoan konturatu gara zenbat lagun pasa diren Huhezinematik, zenbat ikaslek parte hartu duten antolakuntzan, zenbat enpresa eta erakundek lagundu duten jaialdia, zenbat film labur deskubritu eta disfrutatu ditugun, zenbat euskal zuzendari etorri diren gurera, zenbat azken orduko urdiritasun partekatu ditugun, zenbat tortilla patata eta urdaiazpiko pintxo eman ditugun...
Ikasgai baten baitan sortutako jaialdi hau 2008an abiatu zen Huhezi fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) Komunikazio Gunean. Indareberrituta eta urtero bezala, lantalde berria eratuta, 2013rako seigarren edizioa prestatzen ari gara. Informazio guztia jaialdiko blogean.

Comentarios
Publicar un comentario