Rumbo a la impertinencia (sei)

Plano baten konposizioa frantsezez azaltzerakoan, mimikak asko laguntzen du.
 Bukatu da Belgikako abentura impertinentea. Filmaren ekoizpenaren fasea gutxienez bukatu da, zorabiagarriena. Orain banaketa eta salmenta fasean sartzen da "Douce impertinence" dokumental laburra. Lotura honetan ikusi daiteke bertako telebista batek jaialdiaren itxierari buruz egindako erreportajea.

5 sur 5 jaialdiaren baitan burututako film laburra da "Douce impertinence", 5 astetan egin dugu prozesu osoa; 5 zuzendari, 5 aste, 5 film labur. Gai berbera landu behar izan dugu 5 zuzendariok, aurtengo gaia: IMPERTINENTZIA. Atrebentzia, ausarkeria, ozarkeria, lotsagabekeria, desegokitsuna... Gai mamitsua eta aurpegi askokoa.

Hasieran bi aukera aurreikusten nituen. Impertinentziari buruz hitzegin filmean edota zuzendari bezala jarrera impertinente bat hartu parte hartuko zuten pertsonaiekiko, ikus-entzuleekiko...  Azkenean bi aukeren arteko koktela atera zait. Kasting faltsu batetik abiatuz, film laburrak kastingean gertatutakoa jasotzen du.

Esperientzia oso aberasgarria izan da, orain arte horrelako film laburrik, esperimentatzeko aukera ederra eman dit jaialdi honek, filmak egiteko prosezuaren inguruko hausnarketa bat dela ere esango nuke "Douce impertinence".

"Douce impertinence" laster, zure zine areto gustokoenean!!


Comentarios

Entradas populares