17. Huhezinema joan da
















 

Benetan eskertuta 17. aldiz Huhezinema posible egin duzuen guztiokin.... Emozionatuta berriz magia egin dugulako eta euskal kulturari merezi duen arreta eskeini diogulako. Zerrenda luzea da... Filmak aurkeztu dituzuen egile guztiak, hautatuak izan diren film labur edo bideoklipak aurkeztera etorri zareten guztiak, etorri ezin izan zareten baina esker oneko edo aurkezpen bideoak bidali dizkiguzuenak, antolakuntzan burubelarri ibili den ikasle taldea, fakultateko beste irakasle eta langileak, masterckass eta hitzaldiak ematera etori zareten profesionalak, epaimahaikide bezala aritu den hirukote itzela, aurkezle lan distiratsuak egin dituzuen aurkezleak (A ze bi txou gogoangarri Albina Stardust eta Kepa Errastirenak!!), zuzeneko musika emanaldiekin programazioa borobildu duzenoi, komunikabide laguntzaileei gure proiektuaren berri emateagatik, sariak eman edo osatzeko batu zareten enpresa eta erakundeei, gonbidatuak atsedena hartzeko lagundu diguzuen ostatu eta landetxeei, eta, last but not least, Aretxabaletan geratzen den telefono kabina zahar eta misteriotsuari, aurtengo jaialdiaren irudia inspiratzeagatik.
#huhezinema #euskalzinema #jaialdia #zinema

 

https://goiena.eus/aretxabaleta/1706349028253-itziar-leemansen-ximinoa-izan-da-aurtengo-huhezinemako-irabazlea 


Comentarios

Entradas populares