HUHEZINEMA


Iban del Campo: “Urtero mirari bat izaten da Huezinema jaialdia ondo ateratzea”

Gipuzkoako Hitzan elkarrizketa. (2023ko urtarrila)

 

Zinema COVID-19aren garaian: Huhezinema (Zinea.eus)



Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia Huhezi fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) Komunikazio gunean sortu genuen 2008. urtean. 

Ikus-entzunezko Sistemaren Egitura ikasgaia ematea egokitu zitzaidan orduan eta esperimentu gisa, zinema jaialdi bat sortzea proposatu nuen. Eta agian espero ez nuena gertatu zen, onartu zidaten bota nuen desafioa... Lanean jarri behar... Jaialdia ikasleekin batera antolatzea zen nire proposamena, ikasgelan planifikatutakoa eta haratago iritsiko zena, baina antolakuntza eta programazio aldetik erabat profesionala izateko helburuarekin, hori zen erronka. Finantziazioa lortu, prentsa oharrak idatzi, kartela egin, webgune bat sortu, film laburrrak proiektatu, zuzendariak gonbidatu, masterklasak antolatu, sariak eman, itxiera festa egin... 

Gaur egun, Huhezinema bera hautazko ikasgaia izaki, Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleek benetako film laburren jaialdi baten antolakuntza barrutik ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dute, Iban del Campo irakasle eta jaialdiaren zuzendari artistikoaren gidaritzapean. Erabat praktikoa den ikasgai honen helburua da, elkarlanean jaialdia aurrera ateratzea. Hala, ikasleek aukera dute graduan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta, aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko.


Informazio osoa jaialdiaren webgunean: HUHEZINEMA










Comentarios

Entradas populares