Huhezinema eta adimen artifiziala

Egunotan aipatzen ari den ChatGPT aplikazioaren zabalkundea eta mehatxuak direla eta, froga egin nahi izan dut eta robotari Huhezinema jaialdirako prentsa ohar bat idazteko eskatu diot. Eta idatzi du, dida batean, testu hau:

"Euskal Film Laburren Jaialdia (EFLJ) da Euskal Herrian antolatzen den laburmetraien jaialdia, Euskal Herriko eta munduko laburmetraiekin batera. Jaialdi honen helburua da laburmetraiek hainbat generotako lanak aurkeztea, hainbat neurtasun eta estilotan, hainbat publikotarako. EFLJ Euskal Herriko zinemagintzaren arloan sortutako lanak zuzendu eta azpimarratu nahi ditu, bai eta euskal zinema munduan ere hainbat lekutan dagoen erakunde eta profesionalekin elkarlanean jardun nahi dute. Jaialdi hau Euskal Herriko zinema industrian sartzen direnak ere bultzatzen ditu, ikerketa eta garapenaren bidez. Jaialdia urtero egiten da, eta hainbat ikus-entzunezko lanekin hartzen dute parte."

Ondorioztatu dut idazten badakiela, hori bai, teletipo baten hoztasun eta objetibotasun osoz, gutxi asmatzen duela eta ez daukala estilorik, graziarik... Euskarazko sintaxia oraindik ez da erabat zuzena baina kazetari askoren kopia-pega mailara iristen dela ere bai esan daiteke eta askoz azkarrago idazten du. Millasek dioen bezala, adimen artifizialaren idazteko gaitasuna gizartearen mediatik askoz gorago dago jada... Batzutan harritu egin naiz ikasleei eskatutako testuen hoztasunaz... Adimen artifizialari eskatutako testuak izango direla pentsatzea nahiko nuke. Beldurgarriena litzateke, ikasle batek adimen artifiziala bezala idaztea, cyborg baten antzera...

Jaialdirako kartel bat ere eskatu diot eta hemen emaitza:



 

 

Comentarios

Entradas populares