Faktoria 6 (Nanook eta Artikoa)
Historiako lehen pelikula dokumentalaren 100. urteurrenean, Nanook of the North (1922, Robert Flaherty) gogoratu dugu gaurkoan. Dokumentalgintzaren aita izan zen Flahertyren lana gaurko aldaketa klimatikoaren testuingurtik ikustea latza da, jakinda ipar poloko izotza urtuz doala eta irtenbiderik ez dagoela epe motzean...
Irratiko tartean beti geratzen zaizkit aipatu gabe hainbat sekuentzia edo pasarteak, despistea eta denbora faltagatik. Adibidez oraindik eztabaidatzen jarraitzen da, dokumentalaren ustezko objetibitatearen haritik, zenbateraino manipulatu zuen Flahertyk Nanook ta bere familiaren bizimodua bere kamerarentzat. Ildo horretan aipatzen da iglua eraikitzen duten sekuentzia ederra eta nola iglu barruan garaiko kamera handiak sartzeko espazio nahikoa ez zegoenez, iglu erdia eraiki zutela dekoratu moduan barruko sekuentziak grabatu ahal izateko.
Eztabaidatu den beste sekuentzietako bat fokaren ehizarena da. Planoen mozketagatik ez da ikusten Nanook-ek foka harrapatu eta izotz kapa azpitik jasotzen duen unea... Prestatuta zegoen? Gaur egungo ikusleak badaki zinema, bai dokumentala eta bai fikzioa, eraikitako gezur handi bat dela, baina horrek ez dit kentzen dokumental etnografikoaren aitzindari den klasiko hau 100 urte beranduago gozatzeko aukera. Norbaitek artikora txangoa egin nahi badu, Filminen dago ikusgai.
Comentarios
Publicar un comentario