Bill Plympton handiarekin Bilbon
Plymptonek sinatutako "I married a strange person", in DVD. |
Aste honetan Begira Elkarteak antolatzen duen Bilbao International Cinema School Fest ekimenean parte hartzera gonbidatu naute ikasle talde batekin tailer bat ematera eta nire lehen luzea den Glittering Misfits filmari buruzko sormen prozesua master class formatuan konpartitzera. Esperientzia oso aberasgarria izan da gazteekin Lumiere Minutuari buruzko workshop bat egitea eta gustora egon naiz nire film luzeari buruzko hainbat pasadizo eta isnpirazio iturri gazteekin konpartitzen.
Ostegun arratsaldean berriz, ikusle bezala izena eman nuen nire atentzioa deitu zidann masterclass batean... Bill Plympton animazio independentearen artista handia gonbidatuta zegoen jaialdi berdinean parte hartzera eta bere Revengeance filma proiektatuko zuten.
Plazer handi bat izan zen Oscar izendapenak jaso dituen figura independente eta borrokolari honen saioan hainbat abentura entzutea, bere azken filma ikustea eta ondoren berarekin zerbait hartzera joan eta berriketan jarraitzea. Kontatu zuenez, Bilbon proiektatu zuen Your face bere lehen film laburrarekin Oscar izendapena lortu ondoren eskaintza oso tentagarri bat jaso zuen Disney estudioen eskutik baina ezezkoa eman zuen... Milioi bat dolarri ezetz esatea ez dago edonoren esku baina egunero esnatzen denean bere estudioko mahaian nahi duena marraztea eta gurekin konpartitu zituen filmak egiteak ematen dion askatasuna da bere bizitzari zentzua ematen diona da eta independentea izaten jarraitzea erabaki zuen.
Bill Plympton is god (Matt Groening)
The Simpsons saioarekin kolaborazio batzuk egin ditu Plymptonek baita eta oso deigarria zen 73 udaberri dituen Plympton jauna Bilbon ikustea malaeta bat eskutan zuela... Ez zion inori maleta eramaten uzten eta master classean ulertu genuen zergatik. Bere altxor guztiak, bere obra zeraman maleta hartan eta master classaren amaieran bere DVD eta marrazki originalak saltzeko mahaitxoa muntatu zuen. Asko daukagu ikasteko iparamerikarrengandik... Lotsarik ez euren lana saltzeko. Animazio independentearen mitoa den gizona hain gertukoa eta atsegina izateak atentzio ematen du. Kontatu zigunez Tarantino ere gertuko laguna du eta aspaldi daude elkarrekin film bat egiteko asmotan... Ikusi genuen Revengeance filmeko istorioak eta pertsonaiak oso Tarantineskoak ziren...
Revengeance Trailer from Bill Plympton on Vimeo.
Plympton Oregonen jaioa da baina aspaldi New Yorken bizi da eta nire filma bertan filmatu neula komentatu nionean interesa oiztu zitziaon nire burleske piztiez... Asko gustatu zitzaion Dirty Martini izena... Eta nire filma ikusteko linka bidaltzea eskatu zidan... eta bertako zienma batzuetan estreinateko aukeretaz hanibat pista eman zizkidan... Eskuzabala oso, handia!
Bere saioan hartutako argazki batzuk:
Comentarios
Publicar un comentario