Chaplin zirkuan

Aspaldi Chaplinen filmik ikusi gabe eta ikaragarri disfrutatu diat THE CIRCUS bere maisulanetako bat ikusten. Film honekin jaso zuen Chaplin handiak bere lehen Oscar-a 1929an, sariok izen hori izan aurretik.

"Versatility and genius in writing, acting, directing and producing" izan ziren saria irabazteko arrazoiak eta nik beste arrazoi bat gehituko nioke: filma egiteko Chaplinek hartutako arriskuetatik bizirik eta onik irtetzeagatik. Ekilibrista bezala trebatu behar izan zen eta filmeko eszena gogoangarrienetako batean ikusiko dugu grabitatearen indarrak desafiatzen tximino koadrilla baten matxinada dela eta. Eta hemen ez dago ez doblerik ez posprodukzio digitalik...



Eta hau gainditu ondoren beste sekuentzia mitiko batean are gehiago arriskatuko zuen gure Chaplinek bere burua. Filma ikusterakoan nire buruari galdetzen ari nitzaion; nola ostia filmatu dute eszena hori?

Sarean zerbait aurkitu dut, dirudienez 200 toma egin behar izan zituen sekuentzia hau amaitu ahal izateko... Eta anekdota mundiala tartean. Lehoia etzanda filmatu nahi zuen, erdi lo, baina lehoiak ez zuen lasaitzeko gogorik. Chaplinek genialidade bat kapela azpitik atera eta ondoan zeukaten organo batean melodia batzuk interpretatuz lortu omen zuen lehoia lokartzea.... Hemen anekdota honen froga eta jarraian sekuentzia.



PD: Fellini handiak bere film kuttunen zerrendan lehen postuan THE CIRCUS zuela jakin ondoren deskubritu eta irentsi dut. Gogokin geratu bazara maisulan hau ikusteko, itzali wifia, sartu mugikorra izozkailuan eta egin jauzi Chaplinen zirku zoragarrira.



http://www.charliechaplin.com/en/films/4-The-Circus/articles/1-Filming-The-Circus


Comentarios

Entradas populares