Itzal zaunka, album bisuala?????
Itzal Zaunka disko liburu ilustratuaren booktrailer eta bideoklip bat egin ondoren, berotu gara eta zuzeneko emanalditarako irudiak egitea proposatu didate...
Jexuxmai Lopetegik egindako 11 kanta biltzen ditu CDak... Beraz hor ari gara, burubelarri, arrastoari segika, kanta bakoitzarentzat irudiak sortuz ta sortuz...
Ez dakit 11 bideoklip diren, edo 11 labur musikal, agian ez ditugu soilik zuzenean proiektatuko, sarean ere txakur existentzialista honen itzala luzatzeko asmoa dugulako, zaunka egiten jarraitu nahi dugulako...
Bideo hauek egiten hasi ondoren konturatu nintzen agian album bisual bat egiten ari garela... Beyoncék Lemonade diskarekin egin badu, zergatik ezingo dugu guk egin ba????
"The times they are a changing" kantatzen zuen proiektu honetan omenduko dugun Dylan gure lagunak. Gero eta nabarmenagoa da musika talde baten diska berriaren promozioan bideoklip bakarra eskaintzea ez dela nahikoa...
Zaunkari kastinga:
Harkaitz Cano (inoiz baino Dylanianoago),
Antton Olariaga (pantailarako marrazten, action painting desafioan),
Lorena Martinez (collage denbora errealean),
Marina Scotto (dantzari bakartia),
Eta oraindik gehituko direnak... Ekipo teknikoan Xabi Aguado kameran eta Ane Jauregui nire ikasle ohia laguntzaile lanetan aritu dira.
Segi arrastoari!
Making off modura argazki batzuk....

Comentarios
Publicar un comentario