Eskuluzeak Huhezineman

Zortzigarren urtez egin dugu Huhezinema, euskal film laburren jaialdia. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Komunikazio graduko ikasleekin batera antolatzen dut urtero. Urtero lantalde berri bat, urtero erronka berbera, "El día de la marmota"... Kultur ekitaldien antolaketa izeneko ikasgai baten baitan antolatzen dugu.

Urtero jaialdi hau antolatzea film labur bat egitearekin alderatu izan dut askotan. Proiektu bat, helburu batzuk, epemuga bat, lantalde bat, aurrekontu bat... bertigo bat. Aurten lehen aldiz "aktore-apikultore" lanak egitea egokitu zait. Aktore txarrenaren izendapenerako arriskuan jarri naute ikasleak...



Eta aurten lehen aldiz, MU telebistak egiten duen erreportajearen ikuspuntua aldatu eta jaialdiaren antolakuntzari barrutik erreparatu diote. Jaialdiaren bitxikerien kaieran gordeko dugu aurten gertatutako ezbehar bat: lantaldeko ikasle batzuek jaialdian bideoz egindako elkarrizketak eta beste hainbat irudi disko gogor batean zeuzkaten (kopia bakarra!!) eta etxean lapurreta baten ondorioz desagertu dira. Eskuluzeek Huhezinemako elkarrizketen artxiboak lapurtzen hasteak zer esan nahiko du?

Desagertutako irudiok agertzen ez diren bitartean, making off-arekin geratzen gara.




Comentarios

Entradas populares