Milagrua!!

Otsailaren 25etik 27ra Kote Camachoren ATXURIKO MILAGRUA film laburra filmatzen egon gara Oiartzuneko frontoi batean... Atxuri Oiartzunen, Oiartzun Atxuri bilakatuta hiru egunez, eta ez edozein Atxuri ez. 1905eko Atxuri, Atxuri zuri beltzean beraz, Atxuribeltzean. Zinemaren milagrua, eta rodaje honetan kromaren milagrua esan beharko genuke. Kotek LA GRAN CARRERA laburrean erabilitako teknika eta obsesio antzekoak erabili ditu proiektu berri honetarako. Kroma berdearen gainean filmatu ditugu plano guztiak. Frontoia berdez jantzi eta aktoreak garaiko jantziekin kroma gainean jarri eta... Ekin!!!

Lehen aldiz izan dut aukera zuzendari laguntzaile bezala aritzeko eta lan mundiala egun dugu hiru egunetan: 70 plano inguru, kroman, eta batzuetan kapaka eginda, hau da, storyboardeko plano bat 3 tomatan filmatu eta ondoren postprodukzioan plano bakarra osatzen da. Teknika konplikatua baina emaitza harrigarriak ematen dituena. Teknika honen eta proiektu honen konplexutasunak bigarren aldiz grabaketari ekitea suposatu dio Koteri. 2014ko ekainean lehen filmaketa bat egin genuen ere baina azken honetan ematen du dena ondo bidean joago dela.

Grabaketa egunetan negu gorria genuean gainean, euria, haizea, kazkabarra... Terry Gilliamen Don Kijoteren demoniozko filmaketa malapartatuaren estiloan... Baina Arraguako frontoiari esker eta lantalde osoaren kemenari esker rodaje plana bete genuen. Miraria!!!

Orain postprodukzioaren txanda dator. Emaitza ikusteko irrikitan... itxura polita dauka.









Comentarios

Entradas populares