New Yorkeko horma zikinen museoa
New Yorken kamera bat ateratzeak beti bertigo handia ematen du. Eta ez naiz ari etxe horratz erraldoiak espaloitik begiratzerakoan ematen duen bertigoaz. Ez. Espaloi bakoitzaean, taxi bakoitzean, seinale bakoitzean, homeless bakoitzean, zubi bakoitzean, metro bagoi bakoitzean... zineman ikusitako irudi asko burura etortzean sortzen zaizun bertigoaz ari naiz. Bertigoa, zinez. Plato erraldoi bat den hiri honetan zeri egin argazkia?
Azken bidai hontan begia New York mikroan jarri dut, edozein kaleetako hormetan aurkitutako milaka pegatina, grafiti, sticker eta beste adierazpen moten artean sortutako auzasko collage-ean jarri dut atentzioa. Eta ezustekoak ez dira gutxi izan argazkiak atera ondoren iruditan agertzen diren webgune, blog, tumblr eta abarretan nabigatzerako orduan. Zerutik etorritako aktoreak, bere burua chicana feminist bezala aurkezten duen diseinatzailea, Bangaloreko musikari bat, Governors Island-en ospatzen den Full Moon Fest musika jaialdia, irakurketa bultzatzen duen The Reader artistaren iragarkiak, New Yorkera etorritako haitiarren alfabetatzeaz arduratzen den elkartea, lorik egiten ez duen hiriko kaleko dantza sustatzeko proiektua, eta, nola ez, markak. Ezin ahaztu kapitalismoaren bihotza dela NYC.
Ongi etorri New Yorkeko horma zikinen museora!!!
Comentarios
Publicar un comentario