Fikziozko golak

  
Errealitatean golak sartzea ez da batere erraza. Ez da erraza futbolean golak sartzea, ezta ere bizitzan edozein gol mota sartzea, golak metaforikoki erabiltzen baitira askotan. Eta fikzioan? Errazagoa al da gol bat sartzea??? Joan den asteburuan Asier Urbietak zuzentzen duen Arconada film laburraren filmatze lanetan gol ugari sartu dira.

Golak erlojuaren tiktak-ari, lau egunetan egin beharreko planoak lortzeko. Golak nekeari, film labur honen errodajeak lantaldeari emandako energiari esker. Golak Hitchcokci, suspensearen zuzendariak esandako esaldiari buelta eman zaiolako, (Nunca se te ocurra hacer una película con animales, ni con niños, ni con Charles Laughton”). Arconada-ren kasuan umeak bakarrik filmatu dira eta Charles ez da agertu, eskerrak. Golak ezinezkoari, euria urdina eta gorria izan delako eta kolorezko euri tanta horiek astiro erortzen ikusi ditugulako segunduko 2.000 fotogramek ematen duten kamara geldoari esker.

Errodajeko aurkikuntza Martin protagonistarena izan da, filmean Arconada izatea nahi duen ume daltoniko baten papaera egiten duena. Asierrek eskuadratik sartu du gola ume hori aurkitu eta zuzentzerakoan. Laster zuen pantailetan.



Comentarios

Entradas populares