Kameratoia
Epaimahaikide izatea tokatu zait joan den asteburuan Ermuan egin den Kameratoian, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rally-aren seigarren edizioan. Aitzaki ederra arratsalde osoa film laburrak ikusi eta batez ere, beste epaimahaikideekin eztabaidatzen pasatzeko. Muga-mugan zen aurtengo rallyaren gaia eta kasu batzutan muga-mugan egon ginen hiru lagunak sariak erabakitzeko orduan, edo ordu txikitan esan beharko nuke agian. Ermuako kultur etxea itxi behar zuten eta oraindik quorumik ez zegoen sariak banatzeko... Epaimahaikideek ere gure rallya bizi izan genuen baina azkenean gustora geratu ginen. Bitxia da lehen saria "II" izenburuko lanak eraman duela eta bigarren saria "Biak bat" izenburukoak. Numerologia interesatzen zaionarentzat agian esanahi ezkuturik egongo da hor nunbait... Hemen daukazue aurtengo film labur irabazlea. Eta Topagunearen You Tube txokoan edizio desberdinetan egindako beste asko.
Comentarios
Publicar un comentario