"Lo bakarrik" Durangoko Azokan
"Lo bakarrik" fikziozko film laburra izan da Limbusfilmak proiektuaren lehen hazia. Bartzelonako Verdi Zinemak, Donostiako Antzoki Zaharra eta Azpeitiko Matadeixen estreinatu ondoren, abenduaren 6an Durangoko Azokan emango dute, film laburren maratoiaren barruan.
Bakarrik lo egin ezin duen neska baten insomnio bereziaren inguruko istorioa kontatzen da film labur honetan. 20 lagunez osatutako lantalde bat zuzendu dudan lehen aldia izan da niretzat, adikzio handia sortzen duen esperientzia. Leire Olaran eta Iñigo Iraultza dira antzezleak eta Harkaitz Canoren luma dago gidoian.
Laster jaialdi gehiagotan ikusteko aukera izango da, Madrileko Lolita Peliculitas banatzaileek beraien katalogorako filma aukeratu ondoren.
AUPA IBAN! ZER MODUZ DOA NEW YORKEKO PROIEKTUA? TRANS-CABARET BIKAIN HORI?
ResponderEliminarwww.maritxalero.blogspot.com
Aupa hi!!!
ResponderEliminarKostatu zait baina badaukat trans-burleskaren lehen berstio bat...Ordu erdiko dokumentala atera zait, eta gaur gauean estreno mundiala egingo dugu Helsinkiko Burlesque jaialdian... Kaurismaki anaien zinema batean...flipatzen ari gara hemen, dena txuri-txuri dago, itsasoa izoztuta... frozen land